Zine emanaldia Karelan

Zine emanaldia izango da gaur gauean Karela Kiroldegian; Ice Age 2: el deshielo.

Udako programazioaren barruan zine emanaldia antolatu du Udalak Orioko Karela Kiroldegian abuztuaren 19an, larunbata, 22:30ean hasita. Eskainiko den filma haurrentzako da, nagusiki eta gaztelaniazko bertsioan emango da.

Ice Age 2: el deshielo filma aurtengo martxoan estreinatu zen. Animazioko pelikula bat da, erabat ordenagailuz egindakoa, eta bereziki haurrei zuzendua dago. Ice Age pelikulak izan zuen arrakasta ikusita, Fox etxeak bigarren zatia egitea erabaki zuen, lehendabizikoaren pertsonaiak-eta erabiliz. Emaitza Ice Age 2: el deshielo hau da, aurrekoa bezain ona eta entretenigarria.

Filma gaztelaniaz proiektatuko da.

Datu gehiago pelikulari buruz:

http://www.imdb.com/title/tt0438097/

Eta kritika bat:

http://www.labutaca.net/films/40/iceage21.htm