Zinea izango da hondartzan larunbatean: ‘Asterix, jainkoen egoitza’

Datorren larunbatean, uztailak 9, zine-emanaldia izango da hondartzan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. ‘Asterix, jainkoen egoitza’ filma eskainiko da, euskaraz.

Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa izango da aurrenekoa.

Sarrera doan da.

Asterix 3D animazioan

‘Asterix, jainkoen egoitza’ filma 3D teknologia erabiliz egina dago. 2015ean estreinatu zen Euskal Herrian eta, kritikak esan zuenez, ondo egokitzen ditu zinemara Goscinny eta Uderzoren komikiak.

Kontatzen duen historia gaurkotasun handikoa da, immigrazioaz eta ustelkeriaz ari baita. Kristo aurreko 50. urtean gertatzen da eta Julio Cesarrek plan bat ontzen du, menderatu ezin duen herri galiarrari gaina hartzeko: haien herrixkaren inguruan “Jainkoen egoitza” izeneko hiria sortuko du, luxuz eta erosotasunez gainezka. Horrenbestez, Asterixek, Obelixek eta beren herrikideek ezin izango dute haien aurka indarkeria erabili, eta beste moduren bat bilatu beharko dute Cesarren tranpan ez erortzeko.