Zirko tailerra izango da Orioko plazan abuztuaren 3an, ‘Ostegunero’ programaren barruan

Ostegunero programaren baitan haurrentzako ekitaldiak antolatu ditu Orioko Udaleko Kultura batzordeak, abuztuaren bukaera bitartean.

Programa horren barruan, zirko tailerra izango da ostegun honetan, abuztuak 3, arratsaldeko zortzietan hasita. Zirko tailerrean haurrek aukera izango dute malabareekin eta diaboloekin jolasteko, monozikloan eta hankapalotan ibiltzeko eta, azken finean, ondo pasatzeko.

Ostegunero programako emanaldi guztiak ostegunez izango dira herriko plazan eta 20:00etan hasiko dira. Ekitaldi hauek bi helburu dituzte: batetik, herriko eta kanpoko haurrei euskal giroko ikuskizunak eskaini nahi dizkie Kultura batzordeak, udako programaren barruan eta, bestetik, haurrekin batera haien gurasoak ere mugitu ohi direla aprobetxatuz, herri barruko giroa suspertu nahi du, udako opor usaina hondartza ingurura mugatu ez dadin.

Abuztuaren 3koaz gain, hauek dira datozen asteotan izango diren saioak:

Abuztuaren 10ean, pailazoak: Poxpolo, Mokolo eta konpainia.

Abuztuaren 17an, magia ikuskizuna: Txan magoa.

Abuztuaren 24an, txotxongiloak: Euskal ipuinak.

Abuztuaren 31n, pailazoak: Kiki eta Koko.