2017/09/25

Garbitzaile plaza bat lehiaketa oposizio sistema bidez hornitzeko

Lehenengo ariketa (teorikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea), 2018ko otsailaren 21ean (asteazkena), 10:00etan, Orioko Katea eraikinean izango da, Arrantzale kalea 67

Deialdi honen xedea hau da: Udal honetako fun­tzionarioen plantillan sortuko den garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa libre bidez hornitzea. Plaza hori Administrazio Bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan, Ofizioetako langileen Mota eta E eta lanbide-taldea Sailkapen Taldean kokatuta dago. Lanaldi erregimena %72,5ekoa izango da. Hautaketa prozesua gaindi­tzen duten izangaiek lan pol­tsa bat osatuko dute, lortutako puntuazio-ordenaren arabera. Lan pol­tsa hori Orioko Udalean lanpostu berdin edo antze­koetan sor­tzen diren aldi baterako beharrak estal­tzeko erabiliko da.