2021/03/28

Lan-poltsak 2021

Udalak zazpi lanpostutarako lan-poltsak eratu nahi ditu, izan ditzakeen langile-premiak denboraldi batez estaltzeko, eta deialdia egin du, interesatuek parte hartzeko eskaerak aurkeztu ditzaten.

Deskargatu hemen Udalak eratuko dituen lan-poltsen deialdiak, PDF formatuan:

ESKAERAK AURKEZTEKO

Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. [Post scriptum: iragarkiak 2021eko martxoaren 12an argitaratu dira GAOn eta, beraz, eskaerak aurkezteko epea martxoaren 29an bukatuko da, astelehenarekin]

Deialdian parte hartu nahi dutenek eskaera-orri hau bete eta aurkeztu behar dute udal-bulegoetan: