Hitzaldia Juanjo Quintela haur psikologo eta psikomotrizitatean adituak emango du, eta urriaren 23an eman zuen hitzaldiaren jarraipena izango da.
Hitzaldiaren gaia haurren motrizitatearen garapena izango da. Zehazki, honako izenburua du hitzaldiak: ‘Bernardito ya se sienta solo, motrizitate globalaren garapena, jaiotzetik oinezko trebetasuna lortu arte’.
Urriaren 23an eman zuen Juanjo Quintelak hitzaldia Orion, eta gurasoen artean oso harrera ona izan zuen. Horregatik erabaki du guraso batzordeak hitzaldi haren jarraipena egitea eta bigarren hitzaldi hau antolatzea.
Hitzaldia azaroaren 27an izango da, Salatxo aretoan, 17:00etan hasita.