Abenduak 6 larunbatean, Gipuzkoako Akordeoi Jaialdia ospatu zen Arrasaten. Bertan parte hartu zuen Mirari Begiristain, Danbolin Musika Eskolako ikasleak.
Goizean, Arrasateko kultur etxean Mirarik bakarka hartu zuen parte B hastapenean eta bost minutuko programa jo zuen:
– FROG. Derrigorrezko abestia.
– LA VALSE d’AMELIE. Yann Tiersen.
– IN THE HALL OF THE MONTAIN KING. E. Grieg.
Arratsaldean Amaia Antzokian diplomak banatu zituzten eta Mirarik zilarra lortu zuen.
Zorionak!