‘Mendian hil, hirian hil’ dokumentala emango dute irailaren 15ean

 

Iñaki Peña sendagileak zuzendutako heriotzaren inguruko trilogiaren hirugarren atala da Mendian hil, hirian hil dokumentala. Orion maiatzerako programatu zen arren, atzeratu egin zen emanaldia eta datorren ostegunean, irailaren 15ean, izango da ikusgai, 19:30ean kultur etxean.

Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Nola bizi ditugu maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimendua gainditzeko prozesua?

Galdera horiek dira Peñak zuzendu eta Artemanek ekoitzitako lanaren hari-muturrak. Peña, hain zuzen, Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da, eta zuzentzen duen hirugarren filmarekin, heriotzaren eta dolu-prozesuaren inguruko trilogiari amaiera eman dio.

Orion irailaren 15ean eskainiko dute, kultur etxean, eta sarrera doakoa izango da.