Mutiozabal ontziolan garatuko duen proiektua aurkeztuko du Albaolak irailaren 22an

 

Mutiozabal ontziolak behinola izandako jarduera berreskuratu du Orioko Udalaren eta Albaola Itsas Kultur Faktoriaren hitzarmenari esker. Itsas ondarea suspertzeko proiektua landuko du Albaolak bertan, hezkuntzari bideratutako programa baten bidez. Proiektu horren nondik norakoak azalduko dituzte sustatzaileek kultur etxean, irailaren 22an, ostegunarekin.

Orioko ikastetxeetako ikasleak aste honetan hasi dira lanean erriberako ontziolan, eta azaroaren 18ra arte jardungo dira bertan. Ondoren, eskualdera eta Euskal Herri osora zabalduko da ekimena. Gazteek ontzi tradizional bat eraikitzen ikasiko dute: ala bat, Orioko errioan garai batean garraiorako asko erabiltzen zen ontzi-mota bat. Egurrarekin egingo dute lan, tresnak erabiltzen ikasiko dute eta prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Proiektuaren aurkezpena

Albaola arduratuko da Mutiozabalen kudeaketaz, eta Orioko ontziolek sektorean zuten pisua eta erabiltzen zuten sistemaren balioa azpimarratuko dute unitate didaktiko baten bidez. Ekimenaren helburua, azken batean, hau da: ontzigintza tradizionala iraunaraztea da, eta belaunaldi berriei horren berri ematea.

Aurkezpena irailaren 22an, ostegunarekin, egingo da kultur etxean. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta Albaolako eta Udaleko ordezkariek gidatuko dute saioa. Interesa duten herritar guztiei zabaldu diete bertaratzeko gonbita.