Euskararen aldeko lasterketa erraldoia igandean iritsiko da Oriora, Usurbildik barrena. Orioko lurretan 10 kilometro egin ondoren, Zarautz aldera joko du.
Orioko kilometroetan Korrikaren lekukoa eramateko dirua jarri duten talde eta elkarteak hauek dira:
747 km. EAJ + Toki Alai elkartea. Mapilen hasita (martxoak 22, 14:52)
748 km. Bildu. Intxaurretan (martxoak 22, 14:58)
749 km. Herrio natur taldea + Goiko Kaleko festa batzordea. Saikolan (martxoak 22, 15:05)
750 km. Ikastolako langileak. Botalekun (martxoak 22, 15:11)
751 km. Txurrumuski aisialdi elkartea + Gaztelekua. Ortzaikan (martxoak 22, 15:16)
752. km. Zaragueta Herri Eskola. Gaztetxean (martxoak 22, 15:23)
753 km. Harribil dantza-taldea + Maria Maestra haurreskola. Herriko Plazan (martxoak 22, 15:28)
754 km. Orioko Herri Ikastola. Herriko Plazan (martxoak 22, 15:32)
755 km. Orain plataforma. Frantses fabrikaren bukaeran (martxoak 22, 15:35)
756 km. AEK-ko Orioko taldea + Arraun elkartea. Xuaiko aldapako harrobian (martxoak 22, 15:38)
Kilometro bakoitza nork egingo duen zozketaz erabaki da.
Mapiletik Xuai gainera
Oriotarrek Mapilen hartuko dute lekukoa, aginarren eskutik, 14:52an, eta Xuai gainean utziko diete aiarrei, 15:42an. Aiarrek kilometro bat egingo dute Xuaiko aldapan behera eta, ondoren, zarauztarren txanda izango da.