Danbolin Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

 

Azaroaren 22an, asteartearekin, musikarien eguna ospatzeko, kalejiran irtengo dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak. Saioak 17:30ean hasiko dira, kultur etxearen atzeko plazan.

Gitarra- eta biolin-taldeek emanalditxo bat eskainiko dute.

Ondoren, trikitilari eta panderojoleekin futbol-zelaiaren aurreko plazara joango dira kalejiran, eta dantzarien erakustaldi txiki bat izango da bertan.

Handik Herriko Plazara joango dira denak, eta bandako eta txistuko ikasleek zenbait pieza joko dituzte.

Ekitaldiari amaiera emateko, musika mintzairako ikasle gaztetxoenek abesti bat kantatuko dute bandarekin batera, eta ikusleak gonbidatuko dituzte haiekin kantatzera.

Amaitutakoan, saioan parte hartu duten ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie.

Ikasleak gogoz ari dira emanaldia prestatzen!