Azaroaren 22a Santa Zezilia musikarien eguna dela eta, kontzertua eskainiko du Salatxo Abesbatzak Kantakidetza Abesbatzarekin batera, larunbatean, azaroak 21, 19:30etan, Orioko San Nikolas elizan.
Kontzertuko obra printzipala Vivaldiren Gloria izango da, 25 minutu inguru iraungo dituena; eta honekin batera Haendelen Mesias-en hiru zatitxo ere kantatuko dituzte. Solista eta musikariak ere egongo dira.
