Bukatu dituzte Itxaspe bideko lanak

Azpiegiturak pasatzeko lanak hasi zituzten irailean Itxaspe bidean, eta ordutik, segurtasuna bermatzeko, Itxaspe baserritik hondartzara doan bidea itxita egon da.

Bukatu dituzte lanak jada, eta beraz, bidea irekita dago berriz ere. Beheko aldean erremate txiki batzuk falta dituzte baina bidearen erabilerarako ez du eraginik izango.