Herriguneko trafikoan eragingo duten zenbait neurri hartuko ditu Udalak sanikolasetan

 

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira San Nikolas jaiak herrian, eta trafikoari eragingo dioten zenbait neurri aplikatuko ditu Udalak herrigunean.

Astelehenean, trafiko-mozketak, moilako lanagatik

Abenduaren 5ean, astelehenarekin, herrigunea trafikoarentzat itxita egongo da bi orduz, moilako lanen eraginez. Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak aurreratu duenez, lanak 9:30etik 11:30era egingo dituzte, gutxi gorabehera.

Jaietan, herrigunea itxita

Horrez gain, jaiek irauten duten bitartean, herrigunea erabat itxita egongo da ibilgailuentzat. Hain zuzen, abenduaren 5eko 18:00etan itxiko da pasabidea, eta abenduaren 9ko goiza arte egongo da itxita. Ondorioz, jaiek irauten duten bitartean, herrigunea trafikorik gabeko gune segurua izango da.

8:00etatik 11:30era, hala ere, herriko sarrera irekita egongo da, kargako ibilgailuek beren lana egin ahal izateko. Irteera, betiere, Txanka-Hondartzako bidetik izango da.

Informazio praktikoa

Herriko jaien prestaketa-lanak direla eta, gaurko azoka lekuz aldatu da kiroldegi ondora eta datorren astekoa, berriz, bertan behera geratuko da.

Ikastola aurreko plazan festetako barrakak egongo dira, urtero bezala. Asteartean hasi ziren muntaketa-lanetan eta abenduaren 2tik 12ra egongo dira barrakak bertan. Barraken ordutegia hau izango da: 11:00 – 24:00.