Bukatu da ParadiSu ihes-gelaren Orioko egonaldia

 

ParadiSu ihes-gela pedagogikoa Orion egon da irailaren 23tik azaroaren 26ra. 100 saio izan dira guztira, berehala bete ziren 100 saio. Proiektuaren arduradunak pozik azaldu dira egitasmoak izandako harrerarekin, eta Udalak ere oso positiboki baloratu du esperientzia. Ihes-gela Beasainen izango da urtarriletik aurrera.

Guztira, 480 lagunek hartu dute parte:

  • Emakumezkoak: 341 (% 71)*
  • Gizonezkoak: 139 (% 29)*
  • Gazteak (11-29 urte): 196
  • Helduak: (30-75 urte) 196
  • Haurrak: (2-10 urte) 88 

Gehienak lagunartean edo familian etorri dira, eta bizpahiru izan dira familia bereko hiru belaunaldiz osatutako taldeak. Jatorriari dagokionez, gehiengoa Oriokoa izan den arren, Zarauzko, Usurbilgo zein Aiako lagunak ere hurbildu dira.

Parte-hartzaileengandik jasotako erantzuna oso positiboa izan da. Askok eskerrak eman dizkiete arduradunei, eta egindako lana balioan jarri dute. Esperientzian bete-betean sartu direla kontatu dute, eta jolasa emozio handiz bizi izan dutela. Taldekideak elkarlanean aritu dira, eta beraien arteko harremanaren eta adinaren arabera, dinamika oso ezberdinak jarraitu dituzte.

Antolatzaileen hitzetan, “herritarrek ihes-gelaren mezua jaso dute. Pertsona bakoitzaren bizipena ezberdina izan da, mezua berdina izan arren, bakoitzak bere ikuspuntutik hartu duelako”. Eta jasotako proposamenak Beasainen aplikatzen saiatuko direla esan dute.

Udalaren partez, eskerrik asko proiektuan parte hartu duzuen guztiei.

 

*Datu hau ihes-gelaren arduradunak jaso du, ez dute erabiltzaileek inprimakiaren bidez zehaztu. Horregatik, ez da inor bitar gisa identifikatu.