‘Ongizate emozionala eta autozainketa’ ikastaroan izena emateko epea zabalik da

Orioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak Ongizate emozionala eta autozainketa ikastaroa antolatu du 2023rako, urtarriletik abendura. Ikastaroaren helburua da norbere autoestimua hobetzeko eta barruko korapiloak askatzeko tresnak eskaintzea, ongizate emozionala lortzeko. Saioak urtarrilaren 17an abiatuko dituzte, eta izena emateko epea zabalik izango da abenduaren 23ra arte, ostirala.

Ikastaroa Saioa Garmendiak eskainiko du; 20 urteko esperientzia du zaintzaile-lanetan eta ongizate emozionalean aditua da.

Egutegia

Tailerra urtarrilaren 17an hasiko da eta abendu amaierara arte luzatu, udan etenaldia eginda. Hilean bi saio egingo dituzte, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara Salatxo aretoan.

Leku mugatuak daude, eta izen-ematea abenduaren 23ra arte izango da zabalik. Interesatuek gizartebulegoa@orio.eus helbidera idatzi behar dute, eta informazio gehiago behar izanez gero, telefonoz deitzeko aukera dago: 943 83 03 46 (luzapena 6).