Alerta laranja dela-eta, Orioko eskoilera tarteka itxiko da aste honetan

 

Euria, haizea eta olatuak direla eta, Euskalmetek alerta laranja ezarri du gaurko eta biharko, urtarrilak 16 eta 17, euskal kostaldean; gainera, aste osorako ere oso eguraldi txarra dago iragarrita. Hori dela eta, herritarren segurtasuna zaintzeko, hondartzako eskoileraren sarbidea itxi egingo du Udalak, tarteka, astean zehar, ezarritako alerta- eta arrisku-mailaren arabera.

Udalak dei egiten die herritarrei udaltzainek emandako gomendioak eta ezarritako neurriak errespetatu ditzaten.