Orioko Udalaren mezua, herriko uraren egoeraren inguruan

 

Herriko uraren kalitatea zalantzan jartzen duten hainbat mezu zabaldu dira azken orduetan herrian, eta hori ikusita, Udalak informazio eske jo du osasun-zentroetara eta Ur Kontsortziora.

Orioko anbulatorioan eta Zarauzko Osasun Zentroan ez dute inor artatu behar izan kutsatutako ura hartzeagatik. Ez da kasu bakar bat ere egon.

Gipuzkoako Ur Kontsorzioak, bestalde, joan zen astean egin zituen errutinazko neurketak, eta uraren kalitatea betikoa dela ziurtatu zuen. Gaur bertan beste bizpahiru lekutan hartu dituzte laginak, eta horien emaitza datorren astean jakingo dugu.

Honenbestez, Udalak dauzkan datuek gezurtatu egiten dute herrian zabaldutako mezua, eta mesedez, erantzukizunez jokatzeko eskatzen die herritarrei.