Santa Ageda bezpera ospatuko da larunbatean

 

Orioko Herri Ikastolak eta Errikotxia bertsozale-elkarteak Santa eskean irteteko deialdia egin dute otsailaren 4an, larunbatarekin. Urteroko tradizioari jarraiki, 18:00etan egin dute hitzordua Ikastolan, eta itzulia 19:00etan bukatuko da, Herriko Plazan.

Hauek izango dira ibilbideko geldiuneak:

1. Arkaitz tabernaren parean (Andra Mari aldean, bidea oztopatu gabe).

2. Eusko Gudari kaletik, kultur etxera.

3. Eusko Gudari kaletik, Sarasua tabernako kantoira.

4. Danbolin Musika Eskola.

5. Pilliku plaza.

6. Ibai Ondotik, Plaza Gorrira.

7. Endaia plazatik, Kutixi kafetegiaren aurrera.

8. Herriko Plaza.

Antolatzaileek gonbita egin diete herritar guztiei baserritar jantzi eta santa eskean parte hartzeko.