Ibon Oregi kirolariak hitzaldia emango du kultur etxean

 

Orio Denontzat egitasmoari eta horren baitako Kirolaz haratago argazki-erakusketari lotuta, Ibon Oregi triatleta ohiak hitzaldia emango du Orioko kultur etxean, otsailaren 8an, asteazkenarekin. 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak iaz abiatutako elkarlanaren emaitza da Orio Denontzat egitasmoa. Herriaren irisgarritasuna hobetzea du helburu, eta horretarako, herritarrek esateko dutena entzun nahi du Udalak. Proiektuaren hirugarren urratsa da urtarrilaren 25ean zabaldu zuten Kirolaz haratago erakusketa, eta otsailaren 9ra arte izango da ikusgai kultur etxean.

Erakusketa bukatu bezperan, hilaren 8an, Ibon Oregi kirolariak hitzaldia emango du, eta bere kirol-ibilbidearen errepasoa egingo du, 18:00etan hasita. Ibon Oregik triatloiak egiten zituen, Getaria eta Zumaia artean entrenatzen ari zela auto batek harrapatu eta hanka galdu zuen arte. Geroztik, superazio-istorio ederra osatu du eta, gaur egun, surfa praktikatzen du, besteak beste.