Orioko Udalak Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion bi hobari-mota onartu ditu aurten: bat, urterokoa, familia ugarientzat; eta bestea, berria, energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatuak dituzten ondasun higiezinetarako.
Interesatuek otsailaren 28a arteko epea dute hobari horiek eskatzeko. Hobariaren eskaera urtero aurkeztu behar dute herritarrek. Alegia, iaz eskatu izanak ez du eskubiderik ematen aurten ere jasotzeko; berriro eskatu behar da.
Familia ugarientzako hobariak
Familia ugari direla akreditatuta daukatenek etxebizitza BATENTZAKO eskatu dezakete hobaria, baldintza hauek betetzen badituzte:
• Etxebizitza familia ugariaren ohiko bizitokia izan behar du eta familiako kideek bertan erroldatuta egon behar dute.
• Familiako inor ez da izan behar beste ondasun higiezin baten jabe.
Hobariak bi motatakoak dira:
• Familia ugari berezientzako hobaria: %90
• Familia ugari orokorrentzako hobaria: %50
Hobariaren eskaera egiteko, eskaera-orri bat bete beharko dute interesatuek eta udal- bulegoetan edo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu, dokumentazio honekin batera:
• Familia ugariaren txartela.
• Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordainduta dagoela akreditatzen duen agiria.
• Zinpeko aitorpena, adieraziz familiako inor ez dela beste ondasun higiezin baten jabe.
Aurkeztu behar den eskaera-orriaren eredua + zinpeko aitorpena (euskaraz)
Aurkeztu behar den eskaera-orriaren eredua + zinpeko aitorpena (ele bitan)
Energia berriztagarriko sistema homologatuak instalatu dituztenentzako hobariak
Energia berriztagarriko sistema homologaturen bat instalatu duten edo Eusko Jaurlaritzaren A edo B eraginkortasun energetikoko etiketa duten ondasun higiezinen jabeek ere hobaria eskatu ahal izango dute.
Hobaria zergaren zenbatekoaren %40koa izango da.
Hobariaren eskaera egiteko, eskaera-orri bat bete beharko dute interesatuek eta udal-bulegoetan edo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu, dokumentazio honekin batera:
• Ondasun Higiezinaren gaineko Zergaren azken ordainagiria ordainduta dagoela akreditatzen duen agiria.