Haurreskolak tailer praktiko bat antolatu du, haurrentzako lehen laguntzari buruz

 

Otsailaren 22an, asteazkenarekin, haurrentzako lehen laguntzaren inguruko tailer praktikoa emango du Gille Dublan erizainak Orioko Maria Maestra Haurreskolan, 18:00etan hasita. Haur txikien artean gertatzen diren arriskuzko egoeren aurrean nola jokatu erakutsiko zaie gurasoei tailerrean.

Hitzaldi-tailerra Haurreskolako guraso-batzordeak antolatu du, Udalaren laguntzarekin, eta gurasoei informazio praktikoa eskaintzea izango du helburu. Interesa duten guraso guztiek parte hartu dezakete.