Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 48 urte beteko dira otsailaren 27an eta, GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, Sahararen Festa egingo dute igandean, otsailak 26.
Eguerdiko 12:00etan Saharako plater tipikoa, kuskusa, banatuko dute Herriko Plazan jarriko duten haiman: pintxoa 3 euroan, errazioa 6 euroan eta haragi-pintxoa 7 euroan. Jatekoaz gain, tea ere eskainiko dute, eta hennarekin margotzeko aukera izango dute bertaratuek. 13:00etan, ikurrina eta Sahararen bandera eskegiko dituzte udaletxeko balkoian, eta sahararren irrintzi berezia entzunaraziko dute.
Bildutako dirua Saharako kanpamentuetara helaraziko dute, janariaz gain, horixe baita bertako herritarrek uneotan gehien behar dutena.