San Pedro jaiak ekainaren 27an hasiko dira aurten, larunbatarekin. San Pedro eguna astelehenarekin tokatu denez, egun bat aurreratu dira festak eta San Pedro bezperaren bezperan hasiko dira, nahiz eta hasiera-ekitaldi ofiziala, beti bezala, ekainaren 28an egingo den.
Honako hau izango da festetako programa:
EKAINAK 27, LARUNBATA
09:00 Areto futboleko txapelketa egun osoz Karelan.
11:00 Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Ondoren, bazkaria eta kontzertuak plazan.
12:00 Bela erakustaldia 12 urte bitarteko gazteen artean.
13:00 Triatloia Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
20:15 Aires de Candas eta Salatxo abesbatzen kontzertua elizan.
24:00 Herriko DJak plazan.
EKAINAK 28, IGANDEA, SAN PEDRO BEZPERA
09:00 Basatxori kantarien lehiaketa Mendibeltz futbol zelaian.
12:00 Heriotzarik gabeko arrantza moilan.
12:00 Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari Txapelketa. 2. kanporaketa. Tartean, Joseba Ostolazaren eskolako harri-jasotzaileak.
12:00 Txahal pintxoak Herriko Plazan.
12:00 Talaimendi txaranga herriko kaleetan barrena.
17:00 Haurren pilotako eta helduen pala txapelketako finalak.
19:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak eta txistulariak.
20:00 Deiadarra: Loretxu tabernako hiru belaunaldiak. Parte-hartzaileak: Danbolin banda, Harribil dantza taldea eta Salatxo abesbatza.
23:00 Niña Coyote eta Chico Tornado eta Gozategi taldeen kontzertuak herriko plazan
EKAINAK 29, ASTELEHENA, SAN PEDRO EGUNA
06:00 Gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskaileretan.
10:30 Jubilatuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
11:00 Eskolaumeen literatur lehiaketaren sari banaketa udaletxean.
11:15 Candaseko bandaren kalejira plazatik aterata.
11:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak frontoian.
11:45 Ongietorria Candaseko bandari eta ordezkariei.
12:00 San Pedro eguneko meza nagusia.
12:45 Candaseko eta Orioko banden kontzertua plazan.
13:00 Salatxo abesbatzaren kantu-jira.
16:30 Trikitixa txapelketa Herriko Plazan.
19:00 Gazte txaranga herriko kaleetan.
18:00 Pello eta Nikolasa erraldoiak txistulariekin.
22:00 San Pedro party frontoian.
23:00 Demode Quartet taldearen kontzertua plazan. Ondoren: DJGren emanaldia (aka Iker Gurrutxaga).
EKAINAK 30, ASTEARTEA, SAN PEDRO BIGARRENA
11:30 Umeentzako tailerrak eta jolasak Herriko Plazan.
12:00 Egunsentia otxotea kantuan kalez kale.
14:00 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria galerna jatetxean.
19:00 Itsaslapurrak dantza emankizuna Haatik konpainiaren eskutik.