Gaur, astelehena, urteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute udaletxean Zuhaitz esperientzia-eskola elkarteak eta Orioko Udalak. Udalaren izenean, Anuska Esnal alkateak sinatu du eta elkartearen izenean, berriz, Heliodora Sánchez presidenteak. Ekitaldian parte hartu du, baita ere, Mertxe Bengoetxea elkarteko kideak.
Urtebeteko hitzarmen horren bidez, Udalak 6.000 euroko dirulaguntza emango dio elkarteari, bere urteko jarduerak finantzatzeko.