Danbolin Musika Eskolako ikasleek hainbat saio antolatu dituzte martxoan

 

Danbolin Musika Eskolako ikasleek, bigarren hiruhilekoari amaiera emateko, hainbat ekitaldi egingo dituzte martxoan.

Dantza

Martxoaren 12an, igandearekin, dantzaekitaldia izango da kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Hasteko, 4 eta 6 urte arteko 53 ikaslek dantza-saio bat egingo dute gai honen inguruan: Musika eskolako guraso eta ikasle ohien abestiak. Ondoren, 7 eta 13 urte arteko 107 dantzari aterako dira agertokira, eta euskal dantzak eta orotariko koreografiak eskainiko dituzte.

Gainera, musikaeskolako zenbait ikasle zuzenean ariko dira musika jotzen. 

Musika eta Mugimendua

4, 5 eta 6 urteko ikasle txikienek Musika eta Mugimendua ikasgaia lantzen dute, eta saio horietan ikasitakoa gurasoei erakutsiko diete martxoaren 27tik 30era kultur etxean egingo diren emanaldietan. Gurasoentzat aukera paregabea izango da seme-alabek eskoletan lantzen dutena ikusteko. 

Programa: 

  • Martxoak 27, astelehena: 5 urtekoak 17:00etan, eta 4 urtekoak, 18:00etan.
  • Martxoak 28, asteartea: 6 urtekoak 17:00etan.
  • Martxoak 29, asteazkena: 5 urtekoak 17:00etan.
  • Martxoak 30, osteguna: 4 urtekoak 17:00etan.

Instrumentuak

Instrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek zortzi entzunaldi eskainiko dituzte martxoaren bukaeran, kultur etxean. 7 urtetik gorako ikasleak dira guztiak, eta azken hiletan egindako aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da guraso, senide eta lagunentzat. 

Programa:

  • Martxoak 21, asteartea: Klarinete eta saxofoiko entzunaldia, 18:30ean.
  • Martxoak 24, ostirala: Flauta eta eskusoinuko entzunaldia, 17:30ean.
  • Martxoak 28, asteartea: Banda txikiaren entzunaldia, 18:30ean.
  • Martxoak 29, asteazkena: Txistuko entzunaldia, 18:00etan.
  • Martxoak 30, osteguna: Biolineko entzunaldia, 17:30ean (Salatxo aretoa).
  • Martxoak 30, osteguna: Tronpetako entzunaldia, 19:00etan.
  • Martxoak 31, ostirala: Pianoko entzunaldia, 17:00etan.

Bandaren elkartrukea

Danbolin Musika Eskolako bandak elkartrukea egingo du Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako bandarekin. Martxoaren 26an, igandearekin, 12:30ean bi bandek kontzertua emango dute Lezoko Herri Eskolan eta hilaren 31n, ostiralarekin, Orioko Herriko Plazan elkartuko dira 19:00etan.

Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete saioetara azaltzeko gonbita.