Andoni Mutiloak zuzendu eta antzeztutako musikala da Sex-Sua. 2022an aurkeztu zuen obra, eta ordutik, Euskal Herriko dozena bat antzokitan izan da. Oriora martxoaren 18an helduko da, eta sarrerak eskuragai daude dagoeneko online. Kultur etxean, aldiz, martxoaren 6ko arratsaldetik aurrera egongo dira, 2 euroan.
Mutiloaren obrak ligatzeko aplikazioetan ez galtzeko gida eskainiko du, Atik Zra. Antzezlaneko protagonista Hiruki da; Hirukik ez du genero zehatzik. Etiketa guztiak gainditzen ditu. Bera izango da ikuskizunaren gidaria, baina bukaeran, Imanol izeneko pertsonaia agertuko da eta bere esperientzia pertsonalean oinarrituko da, gaiaz gogoeta egiteko.
50 minutuko musikalaren gidoia, eszenaratzea, antzezpena eta zuzendaritza landu ditu Mutiloak, baita musika bera ere. Obra dibertigarria taularatuko du, eta helduek ez ezik, nerabeek ere ikusteko modukoa dela nabarmendu du sortzaileak.