Bizilagunengandik jasotako eskaerari erantzunez, IPI Zaragueta Herri Eskolako kanpoko atea asteburuetan eta jaiegunetan zabaltzea erabaki zuen Udalak 2021ean, jolaserako eremua eta frontoia herritar guztien eskura jartzeko. Iazko udatik, ordea, itxita egon da espazioa, udan frontoia berritzeko lanak egin zirelako, eta, ikasturtea hasi zenetik, eskolako sarrera berria egokitu delako.
Larunbat honetatik aurrera, martxoak 11, eskolaren kanpoko atea zabalik egongo da berriro asteburu eta jaiegunetan. Sarrera berriko oinezkoentzako atea erabili beharko da, eta ordutegia hau izango da: 10:00-20:00 artean.
Espazioa arduraz erabiltzeko deia egiten die Udalak herritarrei, eta alde egiterakoan, dena txukun uzteko.