Udalak antolatutako udako kultur agendaren barruan zine-emanaldia izango da larunbat honetan, uztailak 18, 22:00etan hasita.
Emanaldia hondartza ondoko belardian izango da, mendi aldeko inguruan.
Euria ari badu, bertan behera geratuko da emanaldia.
8 apellidos vascos
“8 apellidos vascos” iazko filmarik ikusiena izan zen Euskal Herriko zinemetan. Sevillako mutil baten eta neska euskaldun baten arteko maitasun-istorioa kontatzen du, umorez.
Filma gaztelaniaz emango da.