Bisiguaren festa ospatuko da Orion ostegunetik igandera

Bisiguaren Festaren zortzigarren edizioa egingo da aurten, uztailaren 16an hasi eta 19an amaituta. Aurreko urteetan bezala, aurten ere herriko plaza jaialdi gastronomikoaren gune nagusi bilakatuko da. Bertan egingo dira festaren oinarri diren bost otorduak.

Otordua 50 eurotan

Orioko plazako jatetxe dotorean bisigua prezio egokian dastatzeko aukera izango da. Txartelen prezioa 50 €koa da, eta menua honako hau izango da:

  • Antxoak gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Zainzuriak
  • Bisigua parrillan
  • Postrea

Menuaren barruan edaria eta kafea sartzen dira.

Bisigua erretzen, orain arteko edizioetan bezala, Joxe Miel Zendoia (Katxina), Luis Mari Uranga (Xixario) eta Mikel Manterola (Joxe Mari) izango dira.

LAU EGUNETAKO PROGRAMA

Uztailak 16, osteguna

20:00 Aurkezpen ekitaldia

  • Egunsenti otxoteak, Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza taldeak parte hartuko dute.
  • Pintxo txikiteoaren inaugurazioa.
  • Parrilleroek plaza inaguratuko dute.

20:00 Saizar sagardoaren dastaketa.
21:00 Afariak.

Uztailak 17, ostirala

12:00 Udaleku irekietako haurren marrazkien erakusketa.
17:00 Monoziklo tailer irekia Herriko Plazan.
20:00 Saizar sagardoaren dastaketa.
21:00 Afariak.

Uztailak 18, larunbata

11:00 Saizar sagardoaren dastaketa.
12:00 Bisigu lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean Herriko Plazan.
12:00 Hegaluzea parrillan Eusko Labelen laguntzarekin –razioak salgai, 2 €–.
14:00 Bazkariak.
18:00 TKE XXV. Orioko estropadak.
18:00 Hegaluzea San Miguel ligaren eskutik –razioak salgai 2 €–.
20:00 Saizar sagardoaren dastaketa.
21:00 Afariak.

Uztailak 19, igandea

12:00 Saizar sagardoaren dastaketa.
12:00 Marmitakoa Herriko plazan –razioak salgai, 2 €–.
14:00 Bazkariak
18:30 KAE ligako VIII. Estropada Oria Ibaian.