Irailaren 1ean zabalduko da berriz epea, Danbolin musika eskolan izena emateko. 2015-16 ikasturtean ondoko aukera hauek izango dira musika eskolan:
1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)
– Tailerra: 1., 2. eta 3 kurtsoak.
2. MAILA (7 urtetik aurrera)
– Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
– Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
– Instrumentuko plazak mugatuta daude.
3. MAILA (12 urtetik aurrera)
– Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
– Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
– Instrumentuko plazak ez daude mugatuta eta ez da beharrezkoa musikako ikasketak edukitzea.
AKTIBITATEAK
– Korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, trikitixa taldea, gitarra taldea.
INSTRUMENTU BERRIAK
– Biola, tronboia, tuba eta harpa.
MATRIKULAZIO EPEA
– Irailaren 1etik 9ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00etara.
INFORMAZIO GEHIAGO
– Informazio gehiago eskuratzeko, deitu musika eskolara, 943 833 727 telefonora.