Ahalduntze Eskolak udaberriko programa aurkeztu du

Orioko Emakume* Etxea prestatzeko lanetan buru-belarri dabiltza Ahalduntze Eskolako kideak, eta horrez gain, emakumeen aurkako indarkeria-kasuetan jarduteko I. Udal Protokoloa lantzeko prozesuan parte hartzen ari dira. Orain, gainera, apiriletik ekainera arteko programa aurkeztu dute, inoiz baino jarduera gehiagorekin.

Programan jasotako saioak lau multzo nagusitan banatu dituzte.

Alde batetik, egun bakarreko tailerrak:

> Lodifobia gorpuztua osatzen. Maiatzaren 4an, ostegunarekin, Leire B. Murgialdairen eskutik.

> Mujeres, climaterio, placer y deseo (Emakumeak, klimaterioa, plazera eta desira). Maiatzaren 12an, ostiralarekin, Maite Higuero Barandallaren eskutik (gaztelaniaz).

> BakQ ziurtagiri digitalaren inguruko ikastaroa. Maiatzaren 24an, asteazkenarekin, KZ Gunearekin elkarlanean.

> Emakumeon* elikadura klimaterio garaian. Ekainaren 1ean, ostegunarekin, Libe Garmendiaren eskutik.

 

Bigarren multzoa, ikastaro edo taldeei lotutakoa da:

  • Biodantza-ikastaroa. Apirilaren 18tik aurrera, astearteetan. Eider Zuriarrainen gidaritzapean.
  • Irakurketa-taldea. Hileko azken asteazkenetan izango da, Nerea Loiola Pikazarekin.

 

Hirugarren multzoan, aldiz, emanaldi formatuko saio bat izango da:

  • Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia. Maiatzaren 18an, ostegunarekin.

 

Eta azkenik, orain arteko zerbitzu iraunkorrei jarraipena emango diete, eta aholkularitza juridikoaren kasuan, gainera, indartu egingo dute. Bi dira orain arte eskainitako zerbitzu iraunkorrak:

  • Aholkularitza juridikoa, Macarena Mujika Urbistondorekin.
  • Indarkeria matxista egoeran dauden emakumeentzat* aholkularitza, Orioko Emakumeon* Ahalduntze Eskolarekin.

Aurten, gainera, zerbitzu iraunkor berri bat eskaintzen hasiko dira: bidelaguntza-psikologia, Leire B. Murgialdairekin.

 

Izen-ematea eta hitzorduak

 Programako ekitaldi, tailer eta emanaldietan parte hartzeko, aurretik izena eman behar da, eta baita zerbitzuetan hitzordua hartzeko ere. Horretarako, hauek dira harremanetarako bideak:

  • Ahalduntze Eskola: Kultur etxeko 2. solairuan
  • ahalduntzeeskola@orio.eus
  • 623 178 553

Saioen inguruko informazio osagarria, besteak beste, non eta zein ordutan izango diren, bere sareen bidez zehaztuko du Ahalduntze Eskolak datozen egunetan.