Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautagaien behin-behineko zerrenda kaleratu du epaimahaiak

 

Erdi mailako kirol-teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesuan aurrera egiten ari da Orioko Udala. Martxoan kaleratu zuen deialdia Lanbideren bidez, eta hautagaiek apirilaren 4ra arte izan dute aukera izena emateko. Guztira, 45 curriculum jaso dira, eta oinarrietan zehaztutako irizpideak jarraituta, hautagaien behin-behineko zerrenda ebatzi du epaimahaiak: hauxe.

Emaitzak aztertuta, 3 hautagaik baino ez dute egiaztatu euskarazko nahitaezko profila (C2) eta, ondorioz, horiek dira zerrendan lehenak. Nolanahi ere, oinarrietan jasotakoaren arabera, hautagai horiek uko egiten badiote lanpostua betetzeari, gainerako hautagaien hurrenkera hartuko da kontuan.

Interesatuek hiru eguneko epea dute behin-behineko zerrendari alegazioak aurkezteko; hau da, apirilaren 14ra arte aurkeztu ditzakete.