Gari & Maldanberak kontzertua emango du apirilaren 29an, Herriko Plazan

 

Barakaldon eta Gasteizen emandako hiru kontzertu gogoangarrirekin agurtu zen urte hasieran Hertzainak taldea. Taldekide izandako Gari musikaria, aldiz, ez da agertokietatik urrundu, eta zuzeneko bira eskaintzen ari da Gari & Maldanbera taldearekin. Bira horren barruan, apirilaren 29an, larunbatarekin, Oriora helduko dira, eta Herriko Plazan egingo dute saioa.

Gari & Maldanbera taldeak diskoa kaleratu zuen 2022ko amaieran. Urtean zehar Lazkaon, Bilbon, Algortan eta Bergaran egindako kontzertuetan kantatutako piezak biltzen ditu diskoak, Zuzenean izenburupean, eta horiexek eskainiko dituzte Orion ere.

Saioa doanekoa izango da, Herriko Plazan, 19:30ean.