Larunbateko DanbolinFest jaialdiaren ondotik, igandean ere zuzeneko musika-emanaldia izango da Herriko Plazan. Kasu honetan, Getariako Musika Bandak emango du kontzertua, 12:00etan.
Igandeko saiorako errepertorio berezia prestatu dute, Eneritz Jauregiren zuzendaritzapean:
– San Nikolas ereserkia (Berrondo)
– El Tambor de Granaderos (Chapí)
– Alvamar (James Barnes)
– American Graffiti (Naohiro Iwai)
– Can´t Take My Eyes Of You (Crewe Gaudio)
– Mirotzak (Benito Lertxundi)
– Balea (Benito Lertxundi)
Egunean bertan ere banatuko da programa.