Udalak dirulaguntza-deialdia egin du, Orioko kaleko katu-kopuruaren kontrola eramaten laguntzeko.
Irabazi-asmorik gabeko elkarteek eskatu dezakete dirulaguntza, eta helburu hauek betetzeko ematen dira: batetik, kaleko katuak jaso, zikiratu eta berriz kalean uzteko proiektuak gauzatzeko eta, bestetik, katuei jaten emateko eta zikiratzeko gastuak estaltzen laguntzeko.
Dirulaguntza eskatzeko azken eguna 2023ko ekainaren 1a izango da eta deialdiaren oinarriak HEMEN kontsultatu daitezke.