Astearteko hilketa matxistak kolpe handia eragin du gu guztiongan, eta bizitakoa kudeatu ahal izateko, herritarrentzako baliabideak eskaintzen hasi da Udala. Erreparazio fase honen baitan eta Sortzen aholkularitzaren eskutik, herriko hezitzaileei eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako arreta emango da datozen egunetan.
16 urtetik gorako herritarrentzako arreta
Udalak entzuteko gunea jarriko du 16 urtetik gorako herritar guztien eskura, gaian espezializatutako psikologoen eskutik. Datorren astelehenean hasiko da, eta ez du epe-mugarik izango, egoerak eskatzen duen arte egongo da martxan.
Arreta jasotzeko bi aukera izango dira:
- Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 artean, psikologo espezializatuak egongo dira Salatxo aretoan jendea artatzen. Ez da zitarik eskatu behar.
- Ordutegi horretatik kanpo, zita hartu beharko da, 623 178 553 zenbakira deituta, eta kasu honetan, kultur etxean emango dute arreta psikologoek.
Hezitzaileentzako saioak
Herriko hezkuntza formalean zein ez formalean (herriko ikastetxeetan, musika eta dantza eskolan, euskaltegian, aisialdi-taldeetan…) jarduten diren hezitzaileei zuzendutako saioak izango dira. Haur eta gaztetxoekin gaiari nola heldu jakiteko irizpideak eskainiko dira, denok norabide berean aritzeko.
Saioak Arraunetxen izango dira, ordutegi hauetan:
- Maiatzak 19, ostirala. 17:00 – 20:00 (euskaraz)
- Maiatzak 20, larunbata. 10:00 – 13:00 (euskaraz eta gaztelaniaz)
- Maiatzak 22, astelehena. 17:00-20:00 (euskaraz)
Saio hauez gain, hezkuntza-eragileekin lanketa propioak egingo dira kasu zehatzetan nola jokatu jakiteko.
Egoerak eskatzen duen heinean, baliabide gehiago ere eskainiko ditu Udalak.