San Nikolasetan Gazte Eguna antolatzeko bilera irekia egingo da asteazkenean

Aurtengo San Nikolas festetan, lehen aldiz, Gazte Eguna ospatzeko proposamena sortu da festa-batzordean. Abenduaren 7an izango da, eta herriko gazteen artean antolatu nahi da eguna.

Horretarako, bilera irekia egingo da asteazkenean, urriaren 28an, 19:00etan, Kultur Etxean. Saioa 16 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago, eta Gazte Egunaren nondik norakoak elkarrekin lantzea izango du helburu.

Antolaketan ahalik eta gazte gehienen ekarpenak jasotzeko, lagun talde bakoitzetik bi lagun bilerara bertaratzeko deia egiten da.

Udalak herriko gazteak animatu nahi ditu ekimenean parte hartzera, denen artean osatu nahi baita lehenengo San Nikolasetako Gazte Eguna.