Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, haurraren loaren inguruko hitzaldia emango du Nahia Alkortak maiatzaren 24an, asteazkenarekin, 18:00etan. Haurren garapenean eta loan aditua da Alkorta, eta Udalaren laguntzarekin antolatutako saio honetan, gurasoei informazio erabilgarria ematea izango da helburua.
Honakoa Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako hitzaldi-zikloko hirugarren eta azken saioa izango da. Otsailean hizkuntza-garapenari buruzko hitzaldia eman zuen Itxaso Erdoiza logopedak, eta maiatzaren 3an —asteazkenarekin, baita ere— haurtzaroko gatazken inguruko bigarren bat egin zuten, Nerea Mendizabalekin.
Hitzaldi irekiak dira, Haurreskolan bertan eskaintzen dira eta gaian interesa duten guztiek hartu dezakete parte.