Zabalik da erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko hautaketa-prozesua, Lanbide bidez


Orioko Udala erdi mailako kultura eta festetako teknikaria ordezkatzeko pertsona baten bila dabil. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek maiatzaren 31 arte daukate aukera izena emateko.

Eskaintzaren kodea 162023005774 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Lanpostuak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Izena: Erdi mailako kultura eta festetako teknikaria
  • Sailkapen taldea: A2
  • Destino osagarria: 17
  • Hizkuntza eskakizuna: 4. HE (lehenetsi egingo da, baina gutxieneko puntuazioa eskuratzen duen izengairik ez badago, 3. HE eskakizuna onartuko da)
  • Lanaldia: %100
  • Ordutegia: Ohiko lanaldiaz gain (astelehenetik ostiralera 08:00-15:20)  festetan eta kultur ekitaldietan orduz kanpo lan egin beharko du eta horregatik %9ko dedikazioa ezarri zaio.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Hauek dira hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak.

OHARRA: Lanbideren funtzionamendua dela eta, 30 eskaeratara iristean, lan-eskaintza webgunetik kentzen da. Ondoren, baldintzak betetzen dituzten hautagaien datuak Udalari bidali eta berriz martxan jartzen dute eskaintza. Beraz, estekan sartzean «eskaintza jada ez dago eskuragarri» oharra agertzen bazaizu, saiatu ordu batzuk pasatu ondoren. Izen ematerakoan edozein arazo izanez gero, jarri Lanbiderekin harremanetan zuzenean.