Aldundiak asfaltatze-lanak egingo ditu gaur Aita Lertxundi kalean

Argazkia: Karkara.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidearen mantentze-lanak egingo ditu gaur, maiatzaren 29tik 30erako gauean. Aita Lertxundi kalearen zati bat asfaltatuko dute, eta egunean zehar errepideak izaten duen trafiko handia kontuan hartuta, lanak gaueko 21:00etatik goizaldeko 6:00ak bitartean egingo dituzte.

Lanek irauten duten bitartean, errepidea ez da erabat itxiko, eta horren ordez, trafikoa txandaka bideratuko dute. Barkatu eragozpenak.