2023-2024 ikasturtean matrikulatzeko epea zabalduko du Danbolin Musika Eskolak datorren asteazkenean, ekainak 21. Hiru epetan banatuko da izen-ematea:
- Ekainaren 21ean eta 22an: Gaur egungo ikasleek bakarrik eman dezakete izena; alegia, 2022-2023 ikasturtean Danbolin Musika eta Dantza Eskolan matrikulatuta egon direnek.
- Ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartean: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena.
- Irailaren 1etik 7ra bitartean: Dagoeneko ikasle direnek eta ikasle berriek eman dezakete izena.
Ikasketak
Ikasturtea irailaren 11n, astelehenarekin, hasiko da eta ikasketa hauek egin daitezke:
1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)
- Musika eta mugimendua.
2. eta 3. maila (7 urtetik aurrera)
- Musika mintzaira (2. maila).
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
- Euskal dantza.
Instrumentu horiek ikasteko plaza libreak izango dira.
Informazio gehiago
Musika eta dantza eskolari buruzko informazioa (ordutegiak, prezioak, egutegia…) ikusteko aukera dago hemen.
Matrikulazioa
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Danbolin Musika eta Dantza Eskolara (Iturbide kalea, 18. 943 833 727 telefonoan edo danbolinme@gmail.com helbidera idatzita).