OHARRA: Hondartzan eta moilan bainatzeko debekua bertan behera geratu da

Osakidetzak ekainaren 20an egindako uraren analisiaren ondoren, Antilla hondartzan eta ibaian bainatzeko debekua ezarri zen, enterococos intestinalis bakterioaren maila onartutakoa baino altuagoa zelako. Gaur egindako azterketak, aldiz, erakutsi du kalitate- irizpideak betetzen dituela urak, eta beraz, bainatzeko debekua altxa egin da.