Udalak duela aste pare bat aurreratu zuen bezala, txu-txu trenaren zerbitzua uztailaren 3an jarriko da martxan. Aurten kanpoko enpresa batek emango du zerbitzua, eta beste tren bat erabiliko da, ez orain artekoa. Horrez gain, ibilbidea luzatu egingo da Anibarko Porturaino, eta trenean ibiltzeko txartelak ez ditu gidariak salduko; horren ordez, turismo-bulegoan ala kanpinean eskuratu beharko dira.
Txartelak gaurtik aurrera, ekainaren 26tik, jarriko dira salgai bi puntu horietan, eta prezio hauek izango dituzte:
- Joan-etorriko bidaia: 1,50 euro
- 10 joan-etorriko bonua: 6 euro
Hauek dira ordutegiak:
- Turismo-bulegoa: Astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 eta 16:00-20:00; eta igandeetan, 10:00-14:00.
- Kanpina: Egunero, 08:00-22:00.