Osakidetzak jakinarazi dio Udalari, ekainaren 23an egindako analisien emaitzen arabera, Antilla hondartzan bainatzeko debekua altxa egin dela. “Emaitzak ikusita, uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu da”, azaldu dute. Azken egunetako gorabeheren ondoren, dena den, arretaz bainatzea gomendatzen du Osakidetzak, eta bainuaren ondoren dutxa hartzea.