Udalak Orioko haurrentzako bide-heziketa ikastaroak antolatu zituen maiatzean, eta guztira, herriko bi ikastetxeetako hirurehun bat haurrek hartu zuten parte. Ikastaroaren amaieran egindako marrazkiak ikusgai izango dira ekainaren 26tik uztailaren 7ra, kultur etxean.
LH3 eta LH4ko haurrek kalean oinez ibiltzeko aholkuak jaso zituzten, eta LH5 eta LH6koek, berriz, bizikletan ibiltzeko aholkuak. Gainera, herriko kaleetan izandako aldaketen berri eman zieten, trafikoari eta oinezkoei lotutako arauak ezagutzeko.