Orioko Emakumeon* Etxeak laster irekiko ditu ateak, eta proiektuaren kudeaketaz arduratzen den Emakume Mahaiak izena jartzeko bozketa zabaldu du. Hiru aukeren artean eman behar da botoa, eta horretarako, online galdetegi bat eta buzoi fisiko bana jarri dute Ahalduntze Eskolan eta liburutegian. Bozka emateko azken eguna ekainaren 30a izango da.
Orioko emakumeon* ahalduntze-prozesuan urrats garrantzitsua izango da etxearen irekiera, saretzeko eta bidea elkarrekin egiteko espazioa izango baita Iturriaga Jauregia. Animatu eta eman botoa!