Dantza ekitaldia Karelan

 

 

Urtarrilak 30 larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantzako ekitaldia eskeiniko dute, Karela kiroldegian 17:00etan.

 

Bertan parte hartuko dute, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren 233 ikasleek, 4 urtetik 13 urte bitartekoek.

 

Musika eskolako instrumentu desberdinetako ikasleek ere parte hartuko dute bertan.

 

Bi saio izango ditu emanaldiak; lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduek.

 

Tailerreko ikasleek, munduko herri desberdinetako lau kanta dantzatuko dituzte: Samoth (Israel), Corridinho de Nazare (Portugal), In the streets (Usa) eta Txulalai (Euskal Herria).

 

Dantzako ikasle helduek berriz, ondorengoak dantzatuko dituzte: Agurra, Sagi dantza, Kaxkarot, Makil txiki, Ingurutxo, Arratia, Launako, Ormatxulo, Zuberoako makil dantza eta 4 koreografia.