Urpeko eta arrain txikien arrantza-lehiaketak egingo dira uztailaren 22an eta 25ean, hurrenez hurren, kirol-portuan. Muskuilu Harria elkarteak antolatu ditu bi probak, eta aurreko edizioetan bezala, aurten ere 70-75 lagun inguruk parte hartuko dutela espero da.
Larunbatean egingo den urpeko arrantza-lehiaketa 09:00etan abiatuko da, eta 13:00ak arteko tartea izango dute parte-hartzaileek arrantzarako. Asteartean ordutegiak errepikatuko dira, baina kasu honetan, itsas-hondoko arrainak arrantzatuko dituzte ontzietatik. Mollarri eta Igeldo artean egin beharko dute arrantza.