Donostiako Musika Hamabostaldiaren programaren barruan, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren emanaldia izango da Orion


Abuztuaren 3tik irailaren 1era egiten ari dira Donostiako Musika Hamabostaldiaren 84. ekitaldia, eta abuztuaren 26an, larunbatarekin, Jorge Oteizari omenaldia egingo diote Orion, Iruñeko Ganbera Abesbatzak emango duen kontzertuaren bidez. 20:00etan izango da, San Nikolas elizan, eta sarrera doakoa izango da.

Artistaren heriotzaren 20. urteurrenaren harira atondutako saioa izango da, Donostiako Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzakia zikloaren barruan. David Galvez Pintado da abesbatzaren zuzendaria, eta María Lakuntza sopranoa, David Etxeberria tenorra eta Xabier Urtasun organo-jolea nabarmentzen dira taldean.

Hau da abestuko dituzten obren zerrenda:

ARAN LORE (TRIPTIKOA)

  • Salbatore gora da
  • Kalla Kantuz
  • Zurrume – Dantza

MISSA PRO DEFUNCTIS

  • Requiem (Introitus)
  • Kyrie
  • Requiem aeternam (Graduale)
  • Absolve, Domine (Tractus)
  • Dies irae (Sequentia)
  • Domine Iesu Christe (Offertorium)
  • Sanctus
  • Benedictus
  • Agnus Dei
  • Lux aeterna (Communio)
  • Libera me (Absolutio)

Informazio gehiago, hemen.